Zuzen! Hiru Beltz-en lehen diskoa da. Uztailan eta abuztuan zehar izan zen grabatua Bilboko RockStudios estudioetan. Grabaketaren arduradun Karlos Kreator egon zen eta teknikari zein ekoizpenean laguntzen Pepe Rodal baxularia eta Iker Eskurza kitar-jole eta Anarko-ren oraingo abeslaria. Lana Discos Suicidas-ek argitaratu zuen eta 98. urteko abenduan jarri zen salgai.

            Diseinua Koldo Serraren esku geratu zen eta argazkien arduraduna Alvaro Gonzalez izan zen. Azalaren ideia Txonanek eman zuen; txapa mikroondas batetik hartu eta guk geuk zapaldu genuen harrikadaka. Gero Koldok jardun zuen hitz eta torlojuekin montaia prestatzen.

           Diskoan 11 abesti agertzen dira, Dragoi Bola marrazki bizidunen telesaileko kantaren bertsio bat eta zuzeneko kontzertu bat irudikatzen duen kanta propio baten bertsio akustiko bat barne (Deabrua Legez).

1.- Bortxaketa: Izenburuak esan bezala, bortxaketa bat da gai nagusia. Sergiok egindako letra oso metaforikoa. Kanta honekin gure kontzertu gehienei hasiera eman diegu.

2.- Norantza: Irratiko lehen single-a. Pertsona batek bere norabide sexuala argitzean datza. Giltza Erabat segur GAI naizela esaldiaren hitzen jokuan dago. Urko eta Sergiok egindako letra. 3 astez Euskadi Gaztea-ko lehen postuan.

3.- Txorikeriak: Txori-a da pertsonaia nagusia; pertsonaia ezagun honen berekoikeriak modu gaiztoan jokatzera darama. Urko eta Sergioren letra.

4.- Segi Ba!: Aurrejartze odoltsu batean datza. Sergioren letra. Gure azken maketan sartutako kanta.

5.- Basamortuan: Honen gai nagusia basamortuan irten ezinean dagoen gizon baten irtetzeko ahaleginean datza. Sergioren letra.

6.- Abiapuntua: Hiru Beltz-en lehen balada. Taldearen etorkizunean datza. Sergioren letra. Hiru Beltz-en bigarren bideoklip-a.

7.- Zaldun Beltzak: Erdiaroko istorioa. Hasierako oihua Idi Bihotzen Gorkak egin zuen. Urko eta Sergioren letra.

8.- Mugaren Marra: Honek kontatzen du zelako kostua suposatzen duen talde bat aurrera ateratzeak, hau ezezaguna denean; horregatik mugaren marrarena. Sergioren letra. Jon Anderri gehien gustatzen zaion abestia jotzea.

9.- Bide Luzea (metal): Aurretik dugun bideari buruz da. Sergioren letra. Hasiera batean abestiak izenbururik ez zuenean metal deitzen genion eta Txonanek ezizen hori mantendu nahi izan zuen.

Urkori kantatzea gehien gustatzen zaion kantua da.

10.- Dragoi Bola: Dragoi Bola marrazki bizidunen telesaileko abestiaren bertsioa. Bigarren single-a irratian. Abesti honen bertsioa egiteko ideia Igorrek eman zuen lokalean geunden egun batean.

11.- Deabrua Legez: Diskoaren abestirik zaharrenari egindako bertsio akustikoa da. Zuzenekoa ez da benetazkoa, txaloak edizioari gehituak izan dira baina grabatuak izan dira 98.eko uztailean Algortako Rainbow tabernan eman genuen kontzertu akustiko batetik. Letra Sergiorena da eta droga du gai nagusitzat. HiruBeltz-en lehen bideoklip-a.

Aurkibidea